
17. edizioa, Nahia Valenciak irabazi zuen. Egoera onean zeuden final bakarra izan zen, Covid-19aren ondorioz programa gelditu eta hilabete beranduago hasi behar izan zuten.
- Lehenengo bakoitzak banbu eta sokekin baltsa bat eraiki behar zuen.
- Proba hasteko, helikopterotik jauzi egin eta 200 metro igerian hasiko dira lehen obstakulora iritsi arte. Bertan, lehenengo banderiña aurkituko dute, jarraitu beharreko koordenatu batzuekin eta iparrorratz batekin.
- Ondoren, uhartearen inguruan 300m igeri egin beharko dute baltsaetara iritsi arte, eta bertan egongo da bigarren bandera.
- Bakoitzak bere koordenatuak jarraituz baltsaren gainean arraun egin beharko dute hirugarren banderara iritsi arte.
- Hirugarren bandera hartu eta gero, baltsa gainean arraunean jarraituko dute kobazulo batera iritsi arte.
- Kobazuloan baltsak uzten dituzte, eta azken banderiña lortzeko murgildu egin beharko dute.
- Banderin guztiak hartzen dituzunean, 100m igeri egin tirolinara iritsi arte.
- Proba amaitzeko, 150 metroko tirolina bat igo eta ikurriña hartu beharko dute finala irabazteko.