Funtzionamendua

El conquistador del fin del mundo, El Conquis izenez ezagutzen dena, Hostoil-ek (Globomediaren euskal filiala) ekoitzitako eta Euskal Telebistaren ETB2 kateak emititutako abenturazko reality programa bat da. 2005eko urtarrilaren 3an estreinatu zenetik, Julian Iantzi izan da aurkezlea. Abenturazko reality bat da, non hainbat taldek muturreko biziraupen probei aurre egin behar dieten ingurune etsai batean.
3 talde desberdin egon dira orain arte, aurten barne 4 daudela. Gorriak(equipo Yocahu), danak mutilak dira, udinak(equipo Corocote), neskak eta mutilak dira, hau da, mixtoa, berdeak(equipo Atabey), neskak bakarrik eta aurten horiak(equipo Guaban), neskak eta mutilak baita baina gazteak dira(20 urte inguru).

Funtzionamendua

Talde bakoitzak kapitain bat dauka eta talde bakoitza kanpamentu batean dago, eta zer kanpamentura joango den erabakitzeko, taldeko proba bat egiten da non normalean guztiak hartzen dute parte kapitaina barne eta zenbatgarrena gelditzen zaren arabera kanpamentu batera edo bestera zoaz. Lehenengo taldea geratzen dena kanpamentu aberatsera(campamento rico), bigarren geratzen dena tarteko kanpamentura(campamento intermedio), hirugarrena kanpamentu pobrera(campamento pobre) eta azkena kanpamentu oso pobrera(campamento muy pobre). Ondoren, proba indibidual bat egiten da jakitzeko zein doan etxera. Kanpamentu oso pobretik bi pertsona doaz, bat bere taldeko kapitainak aukeratuta eta bestea kanpamentu aberatsekoak aukeratzen dutena eta hirugarrena kanpamentu pobretik bat, beraren kapitainak aukeratuta. Galtzen duenak etxera doa eta besteak normalean bere kanpamentura itzultzen dira.

Conquis-a irabazten duenak 20.000€ eta ikurrina lortzen ditu.