Kaixo!
Elgoibar BHI-ko hiru ikasle gara. IKT-ko ikasgaian web orrialdeak sortzen ikasten ari gara eta bide batez Kaixomundua.eus lehiaketan parte hartzea erabaki dugu.
Mara Castañares
Ez du inoiz Conquiseko kapitulu bat galdu.
Maria Gurrutxaga
Txikitatik abenturazalea, froga guztiak buruz daki.
Susane Cano
Conquisera joateko irrikaz dago.



Gure web orrialdea telebistako Conquistador del fin del mundo lehiaketari buruzkoa da. Gure helburua lehiaketan parte hartzea nahi duen jendeari honen funtzionamendua eta hainbat trikimailu erakustea da.
Urteak daramatzagu telebistako telesail hau ikusten eta asko gustatzen zaigu. Ondorioz, oso gustora ari gara lan hau osatzen eta zuekin elkarbanatzen.